BERRIAK

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Kaltzio Karbonatoa eta dituen aplikazio harrigarrienak. 2. Zatia

Artikulu honen lehenengo zatian esan dugun bezala, Kaltzio Karbonatoaz hitz egitea erabilera anitzeko eta Calcinorrentzako garrantzia handiko produktu batez hitz egitea da.

Kare-harkaitz puruenen erauzketatik eskuratzen du Calcinorrek kalitate handiko eta gure ingurunean aplikagarritasun handia duen produktu hori.

Eta eraikuntzaren sektorean duen balioa eta erabilera garrantzitsua aski ezaguna diren arren, teknologiari esker kaltzio karbonato bereiziak garatu ahal izan dira, ARIBLANC PLUS® (Kaltzio Karbonato Mikronizatua) eta CALPREC PA® eta CALPREC PR® (Kaltzio Karbonato Geldoa edo PCC), besteak beste.

Eta produktu horiek eta dituzten ezaugarri bereiziak dira, hain zuzen ere, beste sektore ezberdin askok Kaltzio Karbonatoa erabiltzea eta bere erabileraz baliatzea posible egin dutenak.

Kaltzio Karbonatoaren aplikazio harrigarrienak.

Kaltzio Karbonatoaren zatirik finenez baliatzen diren eta bere formatu Mikronizatua erabiltzen duten aplikazioen artean daude honako hauek:

Nahaste bituminosoak: Agregakinak (finak, sendoak eta fillerrak) eta aglutinatzaile bituminosoa dira, funtsean, nahaste bituminosoak edo Asfaltoak osatzen dituzten materialak. Funtsezkoa da Kaltzio Karbonato Mikronizatuaren egitekoa, aipatutako agregakin finen frakzioaren osagai gisa jarduten baitu, filler gisa. Frogatuta dago, partikularen tamainaren eta bere berariazko azaleraren arabera, aldatu egiten dela erabili beharreko aglutinatzaile bituminoso kopurua. Eta horrek eragina du, ez nahasketaren kohesioan bakarrik, baizik eta baita bere iragazgaizteko baldintzetan.

Animalientzako elikadura: Kaltzio karbonato mikronizatua animalientzako pentsuetan ere erabiltzen da, elikagai-gehigarri gisa. Hegaztien kasuan, arrautzen kalitatea eta arrautza-oskolaren gogortasuna hobetzea lortzen da; behi-aziendaren kasuan, berriz, kaltzio ekarpenak esnearen kalitatea hobetzen du eta hausnartze-lana indartzen du.

Larru-ontzea: Larru-ontzea larru-azal eraldatzea eta larru bilakatzeko prozesua da; horren bitartez, ezaugarri fisiko, kimiko eta biologiko jakin batzuk ematen zaizkie. Prozesu horretarako, beharrezkoa da ondoren neutralizatu behar diren bitarteko azidoak erabiltzea, eta Kaltzio Karbonatoa erabiltzen da horretarako, dolomia bezala.

Baina badaude are teknologikoak diren aplikazioak ere, zeintzuetan beharrezkoa den Kaltzio Karbonatoak oso berariazko ezaugarriak izan behar baitituen. Kasu horretan, PCC da askotariko aplikazio ugaritarako erabiltzen den produktua; besteak beste, ondorengo aplikazioak nabarmen ditzakegu:

Gizakien elikadura: Gure produktua, Kaltzio ekarpenerako iturri natural gisa (elikadurako osagarri) erabili ahal izateaz gain, azidoak neutralizatzeko produktu eraginkorra ere bada, eremu hotzetako ardo-ekoizpenean edo uzta azidoetan. Bere ezaugarriei esker, kaltzioz aberastutako formulazioek ez dute zapore desatseginik hartzen (kaltziodun edariak).

Automobilgintza: Kaltzio Karbonato Geldoaren gaineztatutako barietateak erreologiaren eraldatzaile gisa erabiltzen dira zigilatzaile askotan eta, batez ere, automobilgintzaren industrian aplikatzen diren PVCzko “plastisol” formulazioetan. Produktu honen erabilerak nabarmen sinplifikatzen du formulazio berrien diseinua, bere dispertsio errazari, yield value handiari eta biskositate txikiari esker.

Inprimatzeko tintak: PCCren pikor-tamaina finak inprimatzeko tinta ezberdinen ezaugarri optikoak eta erreologikoak hobetzen laguntzen du. Gainera, horien gainazaleko akabera hobetzen ere lagun dezake.

Produktuaren kalitatea, Jakintza eta Berrikuntza Calcinorren Kaltzio Karbonatoan.

Kaltzio Karbonatoaren aplikazioetako batzuk erakutsi nahi izan ditugun arren, produktu horretarako beste asko daude, batzuk ezagunak eta beste batzuk deskubritzeko daudenak.

Produktu honek zure sektorean dituen aplikazioei buruzko zalantzak baldin badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan, eta CALCINORREN ZERBITZU INTEGRALAREN bitartez, gure produktuen laginak emateaz gain, produktuaren erabilerari buruzko aholkularitza pertsonalizatua eman ahal izango dizugu eta, are, zure beharretarako produktu egokia garatu ahal izango dugu.

Calcinorren produktuak ingurunetik baitatoz, eta hartara egokitzen baitira.

 

PARTEKATU:   

Facebook
Twitter
Google+

PARTEKATU:

Facebook
Twitter
Google+