Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.
Home / berriak / korporatiboak / Santa Barbara egunaren ospakizuna, familiarteko tradizioa Calcinorren.
Santa Barbara egunaren ospakizuna, familiarteko tradizioa Calcinorren.
Abenduak esanahi berezia du Calcinorren Gipuzkoako egoitzako langileentzako. Tradizioak, familia eta lana funtsezko oinarriak eta oso errespetatuak dituen lurraldea.
Eta lurralde horretan, hain zuzen ere, hasi zen guztia Calcinorrentzako 50eko hamarraldian, Fidel Azcabide gure sortzailearen eskutik.
Fidel Azkabide, lehenengo Maerz labearen inaugurazioan eta piztueran. Altzo, 1973
60 urte beranduago indarrean jarraitzen duen eta enpresaren oinarri diren familia-, industria- eta gizarte-balioak agerian jartzen dituen tradizio baten bultzatzailea izan zen.
Profesional berri bat Calcinorrek Gipuzkoan dituen ekoizpen-gune edo bulego nagusietako edozeinetako lantaldean sartzen denean, berehala ohar da badagoela gal ezin daitekeen egun garrantzitsu bat, langileok elkartu eta tradizioa, lanbidea eta gabon aurreratuak ospatzen dituguna. Abenduaren 4a da, Santa Barbara eguna ospatzen duguna.
Zergatik Santa Barbara?
III. mendeko birjina eta martirra izan zen Santa Barbara, lehergaiekin lotutako lanbide askoren zaindaritzat jotzen dena. Eta hori bere istorio bitxiarekin lotuta dago; diotenez, Barbara neska gazte ezkongaia zen, eta Dioscoro bere aitak erabaki zuen Anatoliako (Turkia) lurralde urruneko bere gazteluko dorreetako batean preso sartzea, bera kanpoan egoten zen denbora-aldi luzeetan ez zezan inorekin harremanik izan.
Itxialdian, Barbara kristautasunera bihurtu zen, eta horrek asko haserretu arazi zuen bere aita fedegabea; horren berri eta ezkontzeko interesik ez zuela jakin zuenean, indarkeriaz erreakzionatu zuen, eta bere epaiketa publikoa sustatu zuen, era horretan, familiaren ohorea garbitzeko.
Barbara ezpataz burua moztera zigortu zuten, baina horren aurretik, egun batzuk igaro zituen tratu txarrak eta torturak jasaten. Martirio horretan, Santa Barbarak ez zituen baztertu bere sinesmenak eta fedea; bere aitak, amorruak itsututa, borreroaren ezpata hartu eta berak moztu zion azkenean lepoa alabari, inguruko mendi batean. Ondoren, Dioscoro mendian behera zetorrela, eta bere gaiztakeriagatiko zigor gisa, tximista batek harrapatu zuen, eta unean bertan hil zen.
Santa Barbararen irudia
Une hartatik, Santa Barbara Erdi Aroko santu ezagunenetako bat izan zen, eta mendeak igaro ahala, lehergaiekin lan egiten dutenen zaindari bihurtu zen, hala nola, meatzariena, meatzeetako ingeniariena, lehergai eta arma ekoizleena eta militarrena eta artillariena.
Urteroko ospakizuna
Gureak bezala meatze-bokazioa duen enpresa batean, erraza da ulertzea Santa Barbara aukeratu izana zaindari, eta egun horren ospakizunak CALCINOR osatzen dugun guztiontzat duen garrantzia.
Eta tradizioari leialtasunez jarraituz, abenduaren 4an, egun hori ospatzeko elkartzen gara 200 lagunetik gora, taldearen Gipuzkoako Altzoko Kare-harrobiak SA, Aizkibel, Kanpazarreko Harrobia eta Refractarios Kelsen SA lantegietako langileok eta Calcinor Servicios SA enpresako langileak.
Santa Barbara eguneko 2017ko ospakizuneko bazkaria.
Egun horrek aukera ematen digu erretiratzen diren lankideei merezi duten agurra egiteko, eta CALCINORen lanean igaro dituzten urteen oroigarri detaile bat jaso ondoren, beren lankideen maitasuna eta eskerrona ere jasotzen dute.
Urtero antolatzen den argazki-lehiaketako sariak banatzeko ere egun hori aukeratzen da. Hamargarren edizioa izan du aurten lehiaketa horrek, eta “Calcinorren esentzia” deritzon gaia izan da protagonista.
Taldeko langile guztiek izaten dute lehiaketan parte hartzeko aukera, eta aurten “Estraktu kontzentratu baten esentzia” izenburua duen argazki bikain honek irabazi du, Calcinorren 2018ko egutegiaren azaleko irudia izango denak.
Calcinorren 2018ko Egutegirako Argazki irabazlea-Egilea: Noemie Cassin de Caplansa S.A.
Baina ospakizun hori lankideekin Gabonen aurreko giro atseginean elkartzeko aukera bikaina ere bada; elkarrizketa atseginek, besarkadek eta desio onek gogorarazten digute giza talde bateko kide garela, Calcinor taldeko kide garela, eta familia-tradizio batez gain, bere sektorean lider den enpresa honetako kide ere bagarela ere ospatzen dugu.
Bide batez, aukera hau baliatuz, GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON bat opa dizuegu eta… Gora Santa Barbara!