Aizkibel enpresa aitzindaria da Gipuzkoan agregakinen, hormigoien eta morteroen ekoizpenean, eta soluzio malguak eta profesionalak eskaintzen ditu eraikuntzarako, etxegintzarako, proiektu enblematikoetarako eta obra zibiletarako.
30 urteko ibilbide luzearen ostean, hainbat barietate eta granulometriatako hormigoiak, morteroak, asfaltoak eta zagorrak fabrikatzeko kareharria erauzi, birrindu eta sailkatzean espezializatu da.
Aizkibelek Urnietako, Albizturko eta Altzoko instalazioetatik merkaturatzen ditu bere produktuak. Bere kokapen estrategikoari eta bere produktuen kalitateari esker erreferentziako enpresa da Gipuzkoan material horiek eraikuntzarako hornitzeko.