Home / berriak / korporatiboak / KELSEN enpresa siderurgiarako erregogorren etorkizuneko erronka teknologikoei aurre egiten ari da, H-ACERO proiektuan parte hartuta
KELSEN enpresa siderurgiarako erregogorren etorkizuneko erronka teknologikoei aurre egiten ari da, H-ACERO proiektuan parte hartuta
Lurraren etorkizuna zaintzeko helburuz, CALCINOR taldeak eta enpresa-talde hori osatzen duten enpresek abian dute jarduketa-plan bat, datozen urteetarako Europa mailan ezarrita dauden ingurumen-konpromisoak betetzeko helburua duena.
Jarduketa-plan horren barruan sartzen dira hainbat arlotako ekintzak, hala nola prozesuen eraginkortasuna hobetzea eta produktuek ekodiseinua; indarra hartzen ari diren energia-eredu berrietarako soluzioak bilatzea da funtsezko ildoetako bat.
Horrela, industria siderurgikorako dolomita-erregogorren sektorean liderra den REFRACTARIOS KELSEN enpresa [H-ACERO] ikerkuntza-proiektuaren enpresen partzuergoan sartu da: Altzairuaren industriaren neutraltasun klimatikoa, teknologia berrietan eta hidrogenoaren aplikazio intentsibodun prozesuetan oinarrituta dagoena.
Hidrogenoaren Euskal Korridoreak eta hidrogenoaren foro sektorialak sustatutako proiektu horren bitartez, arlo horretan erreferentziazkoak diren euskal enpresak batu egin dira, elkarrekin siderurgiaren sektoreko CO2 emisioak murrizteko erronkari aurre egiteko.
[H-ACERO] proiektuaren helburu estrategikoa da sektore siderurgikoa deskarbonizatzen laguntzea, hidrogeenoa erabiliz altzairuaren ekoizpen-prozesuko hainbat puntutako ordezko energia-iturri gisa.
Hori lortzeko, partzuergo horrek proposatzen du teknologia aurreratuak eta material berriak garatzea, industria siderurgikoko ekoizpen-prozesuekin bateragarriak direnak, hidrogenoan (H2) oinarritutako altzairuaren ekoizpen bat lortzeko asmoz.
2021eko irailean hasi zen proiektua, hiru urteko iraupena izango du, eta parte hartzen duten enpresek hidrogenoak prozesu siderurgikoan duen erabilerari buruzko ezagupen handiagoa izan dezaten lagunduko du. Informazio gehiago, hemen.
[H-ACERO] proiektuan parte hartuta, ikerkuntzara eta bere bezeroekiko lankidetzara bideratzen ditu bere baliabideak eta ezagupenak REFRACTARIOS KELSEN enpresak, era horretan, metalaren eta siderurgiaren sektoreak erregogorren arloan izango dituen beharrei aurrea hartzeko.