BERRIAK

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Hiri-hondakinen errausketa-zaborrak hormigoirako eta morterorako erabiltzeko Jasangarritasun- eta Balorizazio-proiektuak

Calcinorren jasangarritasunarekin konprometituta gaude eta, gure enpresetan egiten ditugun I+Geko proiektuen bitartez, beste jarduera batzuetan sortzen diren hondakinak balorizatzearen aldeko apustua egiten dugu, aprobetxatu ahal izan daitezen. Proiektu horien artean, gaur egun KOBEKA HARROBIAK SL enpresa (lehen Cantera de Campazar SA) egiten ari dena dago; Arrasaten dago, eta eraikuntzarako hormigoia eta agregakinak ekoizten espezializatutako enpresa da.


Proiektu estrategikoa da (ZL-2022/00831-RSU4HOM zenbakidun Proiektua), Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak batera finantzatuta dagoena, eskualdeen garapenerako 2021-2027 aldirako funts europarraren (FEDER) bitartez, enpresen I+G bultzatzeko laguntza-programen bitartez (HAZITEK).

Proyecto Kobeka - Calcinor

Proiektuaren helburua da hiri-hondakin solidoak lehengai gisa aprobetxatzea, natura-baliabideen kontsumoa murrizteko eta Eraikuntzako eta Eraisketetako Hondakinak kudeatzen dituzten enpresen berrerabilera-ratioa hobetzeko eta, beraz, zabortegira eramaten den tona kopurua murriztea lortzeko.


2022ko uztailean abiarazi zuten proiektua, hiru urteko iraupena izango du, eta FCC Medio Ambiente SA enpresak zuzentzen du, hiru euskal enpresarekin lankidetzan; enpresok hormigoi, mortero eta hormigoizko aurrefabrikatutakoen fabrikatzaileak dira, KOBEKA HARROBIAK SL enpresaren kasuan bezala.
Hiri-hondakin solidoen errausketa-zaborren balorizaziotik abiatuta eraikuntzako produktu berriak garatuta, Calcinorren asmoa da, KOBEKA HARROBIAK SL enpresarekin batera, bere jakintza eskaintzea eta ingurunea babestearekin eta ingurumenaren jasangarritasunarekin duen konpromiso korporatiboa berrestea.

PARTEKATU:

Facebook
Twitter

COMPARTIR:

Facebook
Twitter