Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.
Baimen horrekin enpresa aitzindaria izango gara sektorean, eta ingurumenarekin hartuta dugun konpromisoa sendotuko dugu eta gure inguruan oinarrizkoa den materialaren, kareharrizko agregakinaren, hornidura ziurtatuko dugu.
Kanpanzarko agregakinek Deba Garaia eskualdearen garapenean lagundu dute azpiegiturekin eta obra zibilekin zerikusia duen guztian. Eskualde hau beti izan da erreferentzia berrikuntzako eta ikerketako proiektuetan, eta plan eta ideia askoren sorburua ere izan da unibertsitateari, berritzeguneei eta industriako hainbat sektoreri esker: sarrailagintza, makina-erreminta, automozioa, eta abar.
Kanpanzarrek, Eusko Jaurlaritzak abalatu duen proiektu honi esker, berrikuntzan eta ezagutzan oinarritutako harrobia izan nahi du. Kanpanzarren helburu nagusietako bat da kareharria erauzteko sektorearen baitan eta, zehazki, lurrazpiko ustiategietan meatzaritza-teknika berriak sustatzea egungo aire zabaleko ustiategien alternatiba moduan.
Lurrazpiko meatzaritza segurua da teknikoki, ingurumena errespetatzen du ingurua leheneratzea ziurtatzen duen aldetik, eta ekonomiaren ikuspegitik bideragarria da. Kanpanzarko harrobiaren lurrazpiko diseinua aitzindaria da Europan, hiru maila ditu altueran eta plantako azalera 400 metro zabal eta 300 metro sakon da.
Inpaktu bisuala murriztea, ingurumena gehiago errespetatzea eta egungo lanpostuak mantentzea izan dira lurrazpiko meatzaritza-proiektu handinahiko honen aldeko apustua egiteko arrazoietako batzuk.