Pandemietatik babesteko antzinako metodoetako bat koarentenena izan zen; XIV. mendean Europak jasan behar izan zituen epidemia-agerraldietan hasi zen metodo hori erabiltzen. Bitxia bada ere, Noerekin lotuta dago metodoaren izena, Uholde handiak iraun zituen 40 egunekin eta, ondoren, lurreko bizimoduari berriz heldu ahal izateko baldintzak bete ziren arte itxoin behar izan zituzten beste 40 egunekin.