BERRIAK

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Karezko mortero puruak eta mistoak eraberritzeetarako

Berriki, Hidrocalek antolatutako Granadan egin diren jardunaldi tekniko batzuetan erabili dituzte Calcinorren produktuak; jardunaldi horiek izan dira karezko mortero puruei eta mistoei buruzkoak, eta batez ere eraberritze-lanetan egiten den produktu horien aplikazioak izan dituzte hizpide.

Bi eguneko jardunaldia izan zen, eta eraberritzaile adituek parte hartu zuten; haiekin landu ziren aire-karezko emokaduren mortero eta akabera tradizional ezberdinak. Gainera, Granadako Alhambra eta Generalifearen Patronatuko zuzendaria egon zen jardunaldietan.

Gaur egun antzinako monumentu-lanak birgaitzeko eta eraberritzeko dagoen beharrak bultzatuta, ugaritu egin da karez egindako morteroen edo mortero mistoen erabilera, karea baita konglomeratzailerik bateragarriena.

Antzinaroko Erroman dagoeneko, igeltseroek hasiera batean karez, hondarrez eta urez osatutako masa bat erabiltzen zuten harriak eta adreiluak elkarri itsasteko, gainazalak berdintzeko eta paramentuak babesteko, eta gaur egunera arte iraun dute.

Nahiz eta XX. mende erdialdean handitu egin zen zementuzko morteroen erabilera, hura gehiago uzkurtzen eta pitzatzen zenez eta zurruntasun mekaniko handiagoa zuenez, berriro hasi zen erabiltzen aire-kare hidratatua morteroen fabrikazioan, konglomeratzaile bakar gisa (karezko mortero purua) edo nahasketetan (mortero mistoak), barneko estalduretan (luzituak) eta kanpokoetan (emokadurak), adreilu-lantegietan, eraikinetan, monumentuen eraberritze-lanetan eta beste erabiltzeko. Horregatik dago horren hedatuta eraberritze-lanen munduan karezko mortero puruen eta mistoen erabilera.

Hidrocalen jardunaldiak bi saiotan banatu ziren: lehendabizikoan Hidrocalen mortero mistoen paramento ezberdinen gaineko teknikak eta aplikazioak landu ziren eta, bigarrenean, karezko mortero puruen teknika eta aplikazio ezberdinak erakutsi ziren emokadura tradizionalen akabera ezberdinekin.

Calcinorrentzat, gure produktuekin era horretako jardunaldi teknikoetan parte hartzea aukera paregabea da karea ondare historikoa eraberritzeko eta kontserbatzeko lanetan erabiltzeko produktu erabat egokia dela erakusteko, eta hori Granadako Alhambran Hidrocalen eskutik egiteko aukera izatea, luxua da gure harreman sendorako.

 

PARTEKATU:   

Facebook
Twitter

PARTEKATU:

Facebook
Twitter