Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.
Webgune berria estreinatu du REFRACTARIOS KELSEN enpresak!
CALCINOR Taldeko enpresak modernizatzeko prozesuaren barruan, REFRACTARIOS KELSEN S.A. erreferentziazko enpresetako bat da erabiltzen duen teknologiaren automatizazioan, segurtasunean, eraginkortasunean, ingurumen-jasangarritasunean eta abangoardian.
KELSENek dolomiazko erregogorren fabrikazioan Europako lidergorantz finkatu duen bidean laguntzeko, webgune berriaeta katalogo interaktibo berria aurkeztu ditu. Bezeroekin komunikatzeko eta haiek informatzeko bide modernoak izateko eta “KELSEN enpresak etorkizuneko erregogorrak nola taxutzen” dituen erakusteko modua.
Hiru orrialde nagusi ditu webguneak, eta aurkezpen-bideo batekin ematen die ongietorria bisitariei, KELSEN begiratu batean deskubritu nahi dutenentzako. “Ongi etorri Kelsenera” orriak enpresaren ateak irekitzen dizkigu, eta haren historia, irismena eta arlo estrategikoak erakutsi. “Adituak” orrialdearen bitartez, erregogorren produktu-sorta, instalazioak eta KELSEN Siderurgiarako erregogorren sektorean erreferentziazko ekoizle izatearen arrazoi diren funtsezko puntuak aurkezten dira. Azkenik, “Konprometituta gaude” atalean, enpresak, bezeroekin batera, etorkizunera begiratzeko ezarri dituen jarduketak eta estrategiak nabarmentzen dira.