Home / berriak / korporatiboak / Etengabeko hobekuntza meatokien kudeaketan -Meatzaritzari buruzko Calcinorren tailerrak
Etengabeko hobekuntza meatokien kudeaketan – Meatzaritzari buruzko Calcinorren tailerrak
Calcinorrek etengabe hobetzeko duen filosofiaren barruan, eta langileen jakintza espezializatua eta taldea osatzen duten gune produktibo ezberdinen arteko sinergiak aprobetxatuta, berriro ekin zaie Meatzaritzari buruzko Calcinorren Tailerrei.
Pandemiaren egoerak ezarritako mugen eraginez, urte batzuetan ezin izan dira antolatu; egoera hori gaindituta, 2022. urte amaieran egin ahal izan zen Meatzaritzari buruzko Tailer hauen 5. edizioa, eta han elkartu ziren, Cales de Lliercako harrobiaren instalazio berrietan, Calcinorreko zuzendari fakultatibo guztiak.
Kudeaketaren eta lanerako metodoen inguruko esperientzia berriak partekatzeko helburuz, bi jardunaldi antolatu ziren tailer horietan. Calcinorren harrobien kudeaketa hobetzera bideratutako hainbat alderdi azaldu zituzten, eskuratzen diren material ezberdinen erauzpen-prozesuaren fase guztiak kontuan hartuz (erauzketa, bidalketa, birrinketa, kalibratua…).
Era berean, ondorengo beste saio batean, leherketa-prozesuan aplikatzen diren jardunbide onenei buruzko eztabaida egin zuten, eta horren inguruko bateratze-lana, kontsumoak optimizatzeko, meatokian eskuratutako frakzio ezberdinen aprobetxamendua areagotzeko eta prozesuan sortzen diren inpaktuak murrizteko helburuz.
Tailerrari amaiera emateko, Cales de Lliercako harrobiaren instalazio berriak bisitatu zituzten; instalazio horiek, hazkunde jasangarriarekiko duten konpromisoa bermatuz, behar-beharrezkoak diren baliabideak bakarrik erabiltzea ahalbideratzen dute. Horrela, Calcinor arroka karbonatatu kaltzinagarrien ustiaketa eta aprobetxamendu eraginkorraren abangoardian jartzen dute. Material hori maila handiko prestazioko eta kalitate goreneko produktuetarako erabiltzen da.
Azpiegitura berri hau martxan jarri izanak agerian uzten du Calcinorrek ahalik eta teknikarik onenak eta ingurumen-jardunbide egokiak ezarri nahi dituela bere prozesu produktibo osoan. Horrela, berriro gauzatzen da Berrikuntzarekiko, Ekonomia Zirkularrarekiko eta Garapen Jasangarriko Helburuekiko (GJH) duen konpromisoa, kasu honetan digitalizatze-maila handiagoaren eta bere erauzketa-jardueraren diseinu, segurtasun eta eraginkortasun hobearen aldeko apustua eginez, eskuratutako baliabideen trazabilitatea areagotuz eta, horrela, ahalik eta gehien aprobetxatzen direla bermatuz; era horretan, Cales de Lliercako harrobiaren lehiakortasuna hobetzen da.
Meatzaritzari buruzko Tailer hauekin, Calcinorren asmoa da, etengabeko hobekuntzaren bitartez, sektorean erreferente izaten jarraitzea, gauzak ongi egitearekin, baliabideen kudeaketa arduratsuarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin konprometituta.