Altzoko kare-harrobiak Altzon (Gipuzkoan) garatzen du bere jarduera; kalitate handiko baliabide mineral bat izateari eta agregakinen, kareen eta eratorrien fabrikazioan duen esperientzia zabalari esker da erreferentziako hornitzailea bere produktuak erabiltzen diren sektoreetan.
Gaur egun dituen instalazioetan goi-mailako teknologia erabiltzen da, eta bezeroen eskaerei erantzuteko behar adinako ahalmena dute. Berritu eta hazi nahiak eraman dute bezeroen premietara egokitzeko produktu eta zerbitzu ezberdinak garatzera.