OBRA ZIBILA

Estatuan egindako ia azpiegitura guztietan gaude. Sektore honetarako produktu-sortari eta bere ekoizpen-ahalmenari esker, Estatuan egiten diren azpiegitura gehienetan parte hartzen du Calcinorrek. Calcinor materialen hornitzaile duten lan esanguratsuen artean daude, besteak beste, abiadura handiko trenbideak, itsasbazterreko eustormak, ur-araztegiak, autobus-geltokiak, zubiak,… Egindako obra zibilen hainbat adibide: DONOSTIAKO BOSGARREN ZUBIA Lekua: Donostia.Amaiera-data: 2010Zer hornitu zuen: Hormigoia eta ponpaketa.Xehetasuna: Erresistentzia handiko hormigoia. URUMEAKO AUTOBIDEKO BIRIBILGUNE […]

ETXEGINTZA

Calcinorrek produktu espezifikoak ditu eraikuntzarako, eta maneiagarritasun eta errendimendu hobea eta eraginkortasun handiagoa ematea dira gure helburuak. Giza jarduerak, normalean, hartarako eraikitako gune itxietan egiten dira. Estrategikoki kokatutako hormigoi-planten eta mortero-sortaren bidez erantzun globalak ematen zaizkie eraikuntza-premiei. Gainera, Calcinorrek ekoitzitako kaltzio karbonato prezipitatua (PCC) eraikuntzan erabiltzen diren hainbat materialetan ere badago, besteak beste, PVCzko leihoen profiletan eta […]

LURZORUAK EGONKORTZEA

Calcinorrek STABYCAL,, produktu-sorta espezifikoa du aplikazio honetarako. Karez egonkortutako lurzoruak erabil daitezke lubakiak, errepideen oinarriak eta azpioinarriak, trenbidetako forma-geruzak eta, oro har, gainazalak eraikitzeko. Kareak berehala hobetzen ditu lursailaren ezaugarri geoteknikoak (plastikotasun-indizea txikitzen da, zama-ahalmena (CBR) handitzen da, lurzorua hobeto trinkotzen da) berez, naturaltasunez, gertatzen diren pozzolana erako erreakzioen ondorioz, eta horrekin bere sostengu-ahalmena handitzen da. Azpian daude […]

ERAIKUNTZA

Calcinorren produktu espezifikoak ditugu eraikuntzarako, eta maneiagarritasun eta errendimendu hobea eta eraginkortasun handiagoa ematea dira gure helburuak. Agregakinak, hormigoiak, morteroak eta igeltsuak ezinbestekoak dira eraikuntza-proiektuetan. Kaltzio oxidoak eta hidroxidoak buztin-lurrak egonkortzeko erabiltzen dira, eta berehala hobetzen dituzte horien propietate geoteknikoak. Nahaste asfaltikoetan eta errodatze-geruzetan hobetu egiten du itsaspena eta luzatu egiten du errepideen bizitza baliagarria formulazioetan kaltzio hidroxidoa erabiltzeak. […]

INDUSTRIA

Gure harrobietatik erauzitako kaltzio eta magnesio karbonatoekin hasitako balio-katearekin jarraituz, kaltzinazio, hidratazio, sinterizazio eta birkarbonatatze prozesuen ondoren lortutako produktuak hainbat sektoretan erabiltzen dira Kaltzio eta magnesio karbonatoak: beiraren eta zeramikaren industrian erabiltzen dira, bai eta arrabioaren ekoizpenean ere. Kaltzio eta magnesio oxidoak eta hidroxidoak: hainbat industria aplikaziotan erabiltzen dira sektore askotan: siderurgian, meatzaritzan, papergintzan eta industria kimikoan, […]

PLASTIKOAK

Kaltzio karbonato prezipitatua (PCC) karga mineral gisa erabiltzen da eta plastikoaren erresistentzia mekanikoa hobetzen du. Kaltzio oxido mikronizatua, plastiko sektorean, lehortzaile gisa erabiltzen da. Azken bi mendeotan, molekula berrietako eta polimerizazio-sistemetako I+G etengabeak karbonoaren kimikan oinarritutako material-mota hau hedatzen lagundu du. Plastikoetan milaka mota, propietate eta prestazio daude eta gaur egun aplikazio-kopuru itzela dute. Esan […]

MEATZARITZA

Nahi den metala zuzen kontzentratzeko mantendu egin behar da alkalinotasuna minerala duen disoluzioan, eta zuzendu prozesu mineralogiko horietan sortutako uren pH azidoa. Mineral-hobiak prozesu geologikoen arabera daude banatuta geografian eta lurrazalean barrena. Mineralaren legeak determinatzen du hobia ustiatzea bideragarria den. Behar den gutxieneko legea mineralak duen eta atera nahi den metalaren araberakoa da, eta muga hori txikiagoa […]

KAUTXUAK

Kaltzio karbonato prezipitatuak (PCC) hobetu egiten ditu kautxuen ezaugarri dinamikoak. Kautxu naturala polimero elastiko bat da eta landare batzuen izerdian sortzen den esnearen moduko likido bat da (latex izenekoa); sintetikoki ere lor daiteke. CALPREC® PR-B estaldura fineko PCC bat da eta kautxuaren matrize polimerikoari kimikoki lotzeko gai den karga gisa erabiltzen da. Eragin horrek hobetu egiten […]

ITSASGARRIAK ETA ZIGILATZAILEAK

Kaltzio karbonato prezipitatuak (PCC) funtzio erabakigarria betetzen du itsasgarrien eta zigilatzaileen formulazioak hobetzen. Zigilatzailea material likatsua edo tixotropikoa da, behin ondutakoan kautxu elastikoa bihurtzen da, eta, besteak beste, aire, gas, hots, hauts, su, ke edo likido filtrazioei aurre egiteko estankotasuna sortzeko erabiltzen da. Itsasgarria bi elementu azaleko kontaktuaren bidez lotzea ahalbidetzen duen konposatu kimiko bat […]

PINTURA

Kaltzio karbonato prezipitatua (PCC) erabakigarria da pinturen formulazioak hobetzeko. Lehenengo pinturak edo estaldurak pigmentu naturalak eta landare- edo animalia-olioak nahastuz lortzen ziren eta batez ere dekoraziorako erabiltzen ziren. Teknologiaren garapen etengabeari eta material berrietan (erretxinak, gehigarriak, solbatzaileak edo PCC bera) egindako ikerketei esker ezinbesteko babes-elementuak bihurtu dira pinturak. Calcinorrek eskaintzen duen produktu-sortak honako abantaila hauek eskaintzen […]