MORTEROA

Geure harrobiei eta kokapen estrategikoei esker ekoizle nagusiak gara Gipuzkoan, eta presentzia esanguratsua dugu Levanten eta Madrilen; zerbitzu pertsonalizatua eta kalitatezkoa eskaintzen dugu. Igeltserotzako piezak eransteko edo hormak estaltzeko erabiltzen dira. Morteroak egiten dira hondarra, ura, zementua eta gehigarriak proportzio jakinetan nahastuta. Calcinorrek kare eta zementuzko mortero mistoak eta mortero bereziak ekoizten ditu, eta zakuetan edo obran bertan […]

AGREGAKIN NATURALA

Uraren ondoren gizakiak gehien kontsumitzen duen bigarren lehengaia da. Agregakin naturalaren berezitasunak bere konposaketa kimikoa, egonkortasun fisikoa eta tamaina granulometrikoa dira. Lehengai hau herrialde bateko gizartearen eta ekonomiaren garapenerako ezinbestekoak diren azpiegituretan erabiltzeak gizartearen bizi-kalitatea islatzen du. Granulometriaren arabera sailkatutako mineral solido geldoak dira, formulazioetan beste aglutinatzaile batzuekin batera erabiltzen dira hormigoiak, asfaltoak eta morteroak fabrikatzeko. […]

DOLOMITA

Dolomitaren kalitate handiari eta magnesio ugariari esker Dolomitas del Norte erreferente bat da Europan eta munduan. Mineral hau nekazaritzan eransten da medeagarri gisa, eta lursailak egokitzeko eta landareak eta laboreak behar bezala hazteko oinarrizkoak diren kaltzio katioia eta magnesioa aportatzen ditu. Calcinorrek purutasun handiko kaltzio eta magnesio karbonatoa, dolomita, du. Dolomita oso mineral aberatsa da eta […]

KALTZIO KARBONATOA

50 urtetik gorako purutasun handiko kaltzio karbonato naturalen erreserbek kalitatezko materialak ziurtatzen dituzte. Calcinorrek purutasun handiko (>%95) kaltzio karbonatoa (kareharria) erauzteko harrobiak ditu eta hortik ateratzen du bere produktu-sorta egiteko materiala. Lehengai hori prospekziotik bertatik zorrotz kontrolatzeak ziurtatzen du aberastasun handia produktu eratorrien kate osoan. Birrinketaren eta sailkapenaren bitartez granulometria ezberdinetako agregakinak ekoizten dira. Mikronizazio bidez 50 mikratik beherako […]

SINTERIZATUAK

Calcinorrek lortzen dituen produktu sinterizatuak mundu osoan banatzen dira. Calcinorrek purutasun handiko produktu sinterizatuak ditu, bi etapatan banatutako prozesu termiko baten bidez lortzen dira: lehenengo kaltzinazioa eta ondoren bikretatzea eta sinterizazioa. Ca Mg (CO3)2 + Tª (~1000ºC) → CaO MgO kaltzinatua + 2CO2 CaO MgO kaltzinatua + Tª (>2000ºC) → CaO MgO sinterizatua Teknika honen bitartez purutasun handiko eta propietate erregogor bikaineko […]

ERREGOGORRAK

Refractarios Kelsen enpresak eskarmentu handiko zerbitzu teknikoa eskaintzen du aholkuak behar izanez gero eta neurriko soluzioak nahi izanez gero. Refractarios Kelsen enpresak produktu-sorta zabala du aplikazio ezberdinak estaltzeko, esate baterako, zepa-lineak edo inpaktu mekanikoak zali-hondoetan. Aplikazio bakoitzerako konbinaketa egokia aukeratzeak ahalbidetzen du estaldura osoa erregulartasunez narriatzea eta, ondorioz, kostu espezifikoa nabarmen murriztea. Siderometalurgiaren industriarako egiten […]

KALTZIO KARBONATO PREZIPITATUA PCC

Cales de Llierca da aitzindaria kaltzio karbonato prezipitatu (PCC) estalduradunaren eta estaldura gabearen ekoizpenean. Kaltzio karbonato prezipitatua (PCC) da ekoizten dugun produkturik konplexuena, kontrol bereziak egitea eta prezipitazioaren erreakzioan eta ondorengo tratamenduetan zerikusia duten parametroak ondo ezagutzea eskatzen baitu. Aipatutako parametroak aldatuz zehaztasun handiz hautatzen ditugu CALPREC® markako gure kaltzio karbonato prezipitatuen (PCC) ezaugarriak, formulazio eta aplikazio bakoitzean erabiltzeko espezifikoak. […]

DOLOMIA HIDROXIDOA

Gure bezeroei erantzuteko eta alternatiba eraginkorrak proposatzeko garatutako produktua. CaO MgO + H2O → Ca(OH)2 MgO + beroa Nagusiki ur industrialak arazteko erabiltzen da, neutralizatzaile gisa, eta sortutako hondakinen kudeaketan kostuak aurreztea ahalbidetzen du gutxitu egiten dituen aldetik. EKOIZPEN-PLANTAK APLIKAZIO-SEKTOREAK: DOLOMIA HIDROXIDOA MATERIAL INTERESGARRIA

KALTZIO HIDROXIDOA

Kaltzio hidroxido sorta esklusiboak eskaintzen dira aplikazio zehatzetarako. Kaltzio hidroxidoa edo kare hila, eta hortik eratorritako produktu espezifikoak, kare oxidoa hidratatzeko prozesu baten bidez lortzen dira. CaO + H2O  →  Ca(OH)2 + beroa Kare bizia hidratatzean beroa sortzen da, eta sortutako bero horrek tratatu behar diren materialak lehortzen eta higiezinatzen laguntzen du aplikazio askotan. Kaltzio hidroxido basea duten produktuak […]

CALCITA LAVADA

CALCITALAVADA 1/3 mm 2008tik merkaturatzen dugu, goi-mailako produktua da eta bere prestazioek arrakasta osoa ziurtatzen dute ur edangarria mineralizatzeko prozesuan. Balio erantsi handiko produktua da, eta mundu osoan merkaturatzen da. Fabrikazioa: Gure fabrikazio-prozesu esklusiboari esker pikor xeherik ez izatea lortzen da, eta ziurtatzen da produktuarekin mineralizatutako uretan ez dela uhertasunik sortuko. Mineral aberatsa: % 99tik gorako kaltzio […]