BERRIAK

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

KAREAREN ERABILERA BIDE-ZORU ETA ERREPIDETAN –CALCINORREK 2019ko MMH MUNDU TOPAKETAREN “EKONOMIA ZIRKULARRERANTZ HIGITUZ” TAILERREAN PARTE HARTU DU.

Calcinorren hitzaldia Saio Teknikoan

Sevillan egin da Mining and Minerals Hall (MMH) topaketaren 2019ko edizioa; urtez urte, sektorearen egungo eta etorkizuneko jakintza partekatzen dute topaketa horretan meatze-industriako profesionalek.

Urriaren 16an, CALCINORREK hizlari jardun zuen “Ekonomia zirkularrerantz higituz. Karearen erabilera proiektu baten faseetan” izeneko saio teknikoaren barruan. Kareak lurzorua prestatzeko eta zoladura asfaltikoz errepide bat eraikitzeko faseetan dituen aplikazio nagusiak ezagutzeko aukera eman zuen jardunaldi horrek.

Nahaste bituminoso asfaltikoak prestatzerakoan kaltzio hidratoa erabiltzeak nahaste horren iraunkortasuna hobetzen duela frogatu da. Halaber, kare-esnea funtsezkoa da errepidearen oinarriaren eta errodadura-geruzaren arteko itsaspen-garaztada hobetzeko.

Beraz, ekonomia zirkularreko prozesu bat ikus daiteke, ez bakarrik asfaltoen iraunkortasuna handitzen delako (% 25eraino), baizik eta baita obraren trazan bertan dauden materialak erabiltzen direlako ere.

Asfaltoaren sektoreak dituen beharrei erantzuteko, TISOCAL® deritzon produktu berria du CALCINORREK. Kontzentrazio-maila eta egonkortasun handiko kare-esnea, eraginkortasunik galdu gabe erraz maneiatzeko aukera ematen duena. Egon zaitezte adi, produktu xehetasunez aurkeztuko baitizuegu hurrengo argitalpenetan.

PARTEKATU:

Facebook
Twitter

PARTEKATU:

Facebook
Twitter