Arreta pertsonalizatua bezeroaren ekoizpen-prozesua aztertuz hasten da, ondoren estaldurarik egokiena diseinatzen da eta eskaintza egiteko kalitate eta formaturik egokienak hautatzen dira, muntaketa gainbegiratzen da eta erregogorra lanerako prest jartzen da, eta, azkenik, kostuetan lehiakorrak izateko egin beharreko hobekuntzak definitzen lagunduko duten hondarreko lodierak aztertzen dira. Horretarako, bai erregogorren arloan bai altzairuaren fabrikazio-prozesuan aditua den talde bikaina du.