Bere erreaktibotasun, fintasun eta azalera espezifiko handia dela-eta gasa deskontaminatzeko soluzio ideala da NATURDEP® produktu-sorta.
NATURDEP® bereziki gasak arazteko diseinatu dugun kaltzio-produktuen sorta da. Hauek dira bere propietate nagusiak:
Fintasuna: tamaina mikrometrikoek erreakzioen zinetika azeleratzen laguntzen dute.
Azalera espezifikoa: azalera espezifiko handiak kutsatzaileak xurgatzeko efizientzia areagotzen laguntzen du.
Aberastasuna: lehengaien purutasun handiak gas-kutsatzaileak biltzeko ahalmen handia ziurtatzen du.
Erreaktibotasuna: aurreko parametroak zuzen konbinatzeak erreaktibotasun handiko produktuak izateko aukera ematen digu.
Araztegi bakoitzak eta prozesu industrial bakoitzak erantzun indibidualizatuak eskatzen ditu gasen tratamenduan: (gas-tenperatura ezberdinak, kutsatzaile-motak, emisioen konposaketa, erresidentzia denborak, filtrazio-sistema…).
Xurgatzaile mota eta kopurua prozesu bakoitzaren ezaugarri indibidualetara egokitu behar izaten da. Horretarako, bere zerbitzu teknikoa eta instalazioak jartzen ditu zure eskuera Calcinorrek.