Bere erreaktibotasun, fintasun eta azalera espezifiko handia dela-eta gasa deskontaminatzeko soluzio ideala da NATURDEP® produktu-sorta.
NATURDEP® bereziki gasak arazteko diseinatu dugun kaltzio-produktuen sorta da. Hauek dira bere propietate nagusiak:
- Fintasuna: tamaina mikrometrikoek erreakzioen zinetika azeleratzen laguntzen dute.
- Azalera espezifikoa: azalera espezifiko handiak kutsatzaileak xurgatzeko efizientzia areagotzen laguntzen du.
- Aberastasuna: lehengaien purutasun handiak gas-kutsatzaileak biltzeko ahalmen handia ziurtatzen du.
- Erreaktibotasuna: aurreko parametroak zuzen konbinatzeak erreaktibotasun handiko produktuak izateko aukera ematen digu.
Araztegi bakoitzak eta prozesu industrial bakoitzak erantzun indibidualizatuak eskatzen ditu gasen tratamenduan: (gas-tenperatura ezberdinak, kutsatzaile-motak, emisioen konposaketa, erresidentzia denborak, filtrazio-sistema…).
Xurgatzaile mota eta kopurua prozesu bakoitzaren ezaugarri indibidualetara egokitu behar izaten da. Horretarako, bere zerbitzu teknikoa eta instalazioak jartzen ditu zure eskuera Calcinorrek.
Xurgatzaile mota eta kopurua prozesu bakoitzaren ezaugarri indibidualetara egokitu behar izaten da. Horretarako, bere zerbitzu teknikoa eta instalazioak jartzen ditu zure eskuera Calcinorrek.
EKOIZPEN-PLANTAK
APLIKAZIO-SEKTOREAK
GASEN TRATAMENDUA
LOHIEN TRATAMENDUA
UREN TRATAMENDUA